Zuhaitz bat auto batzuren gainera erori da arratsaldean Arrateko bidean

Zuhaitz bat auto batzuren gainera erori da arratsaldean Arrateko bidean
2018/07/04 19:50
eta kitto!
Itzioko parkingean zeuden kotxeen gainean erori da arbola bat gaur arratsaldean.  Ondorioz, bizpahiru autok kalteak izan dituzte eta Arrateko bidea moztuta gelditu da. Istripua 17:00etan gertatu da eta bi ordu pasa dira zuhaitza kendu eta errepidea trafikoarentzako zabaldu dutenera arte.

Abisua 17:00ak inguruan jaso dute udaltzainek eta Foru Aldundiko langileek jardun dute zuhaitza errepidetik kentzen.  Autoek izandako kalteak arinak izan direla adierazi digute Udaltzaingotik.

Arrateko bidea-2