Eibarko Bizikleta Plaza kolore berdearekin argiztatuko dute Minbiziaren Munduko Egunaren harira

Eibarko Bizikleta Plaza kolore berdearekin argiztatuko dute Minbiziaren Munduko Egunaren harira
2019/02/04 eta kitto!
Gaur Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna da eta, horren harira, Gipuzkoako AECCk hainbat ekimen antolatu ditu Debabarrenean. Eibarren, gaur goizean, informazio-eremua ipini dute Untzagan elkarteko boluntarioek, profesionalek lagunduta. Elkarteko ordezkariek azaldu dutenez, “minbizia duten pertsonen errealitatea erakusteko materiala banatuko dute. Zehazki, aurten, alderdi emozionalean eta ildo horretatik gaixotasunetik datozen ondorioetan jarri nahi dute arreta. Gainera, kanpainaren bidez, herritarrei gogorarazi nahi zaie Gipuzkoako AECCk doako psikologia-terapia zerbitzua duela paziente eta familiakoentzat”. 

Bestalde, aurreko urteetan bezala, oraingoan ere kolore berdea erabiliko da minbizia irudikatzeko eta, hori dela eta, Eibarko Bizikleta Plaza kolore berdearekin argiztatuko dute gaur. Gauza bera egingo dute Mendaroko udaletxean eta Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean.