Eibarko Energia Azoka barixaku eta zapatuan

Eibarko Energia Azoka barixaku eta zapatuan
2016/09/15 eta kitto!
Energiari eskainitako azoka hartuko du Untzagak bihar eta etzi, udalak antolatuta. Asmo nagusia energia berriztagarrien inguruko informazioa ezagutaraztea da eta horretarako ikasleendako bisita gidatuak, hitzaldiak, umeendako tailerrak eta beste hainbat egingo dira. Bihar (barixakua 16) goizeko 09:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 16:30etik 19:30era zabalduko dute eta zapatuan, berriz, 10:00etatik 14:30era eta 16:30etik 19:30era.
Egun osoan zehar honako standak bisitatzeko aukera: Eibarko Udala, EHU, Armeria Eskola eta Usurbilgo Lanbide Eskola, teknikariak kontsultak erantzun ahal izateko, informazio mahaia (gasa eta argindarra), ibilgailu elektrikoa probatzeko aukera, zozketak… Horrekin batera bihar arratsalderako bi hitzaldi antolatu dituzte: 17:30ean Erika Martinez (Goiener) argindarraren fakturaren inguruko zalantzak argitzen ahaleginduko da. Eta 18:30ean Francisco Vicandi Unanue, Eibarko Ingeniaritza Eskolako irakasleak mugikortasun elektrikoari buruz egingo du berba. Jarraian, azokaren inguruan antolatutako ekintzan dauzkazue.

Barixakua 16
16:30 / 17:30: Bisita gidatu irekia.
17:00 / 19:00: Umeentzako tailerrak.
17:30 / 18:30: Hitzaldia: faktura elektrikoa (Goiener).
18:30 / 19:30: Hitzaldia: mugikortasun elektrikoa (EHU).

Zapatua 17
11:00 / 13:30: Umeentzako tailerrak.
11:30 / 12:30:  Bisita gidatu irekia.
17:00 / 19:00: Umeentzako tailerrak.
17:00 / 18:00: Bisita gidatu irekia.
18:00 / 19:00: Bisita gidatu irekia.