Eibarko Kirol Sariak banatuta agurtu dugu urtea

Eibarko Kirol Sariak banatuta agurtu dugu urtea
2019/12/31 eta kitto!
Gaur eguerdian Coliseo antzokiak hartu duen Eibarko Kirol Sariak banatzeko ekitaldiarekin agurtu ditugu aurtengo jarduerak (ARGAZKI BILDUMA GURE MEDIATEKAN). …eta kitto! astekariak antolatzen dituen Eibarko Kirol Sariak 25. ediziora ailegatu dira aurten eta, hori dela eta, lehen ediziotik hasita errepasoa eman diogu urte amaierako kirol jaialdiari, bideo honen proiekzioarekin:

https://youtu.be/5MgLAeaH-Zk

Gaurko ekitaldian kirol-modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek jaso dute saria eta, horiez gain, sustapen saria, euskararen saria eta sari berezia ere banatu ditugu. Guztira, beraz, 32 sari: Sari Berezia: Markel Susaeta; Euskera Saria: Carmen Baroja; Arku tiraketa: Mertxe Gil; Arrauna: Ane eta Nerea Ziaran; Atletismoa: Garoa Magunazelaia;  Automobilismoa: Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria; Errugbia: Gaizka Arrizabalaga; Eskia: Xabier Uriguen; Eskubaloia: Axier Gisasola; Foballa: Marta Lopez de Gereñu; Gimnasia Erritmikoa: Senior Taldea (Alaitz Aranbarri, Nahia Arguiz, Arrate Baroja, Jennifer Hernandez eta Maddi Teran); Golfa: Alberto Egiazu; Herri kirolak: Agustin Arruti “Landarbide”;  Hiru Txirlo: Oskar Urkia; Igeriketa: Maite Barruetabeña, Jon Osa, Roke Etxeberria eta Ekhi Zubiaurre; Judoa: Eider Alberdi; Jugger: Rousse Garcia; Karatea: Rodrigo Ibañez; Mendia: Kalamua Korrikalari Taldea; Pilota: Luis Alberto Narbaiza;  Saskibaloia: Fernando Valenciano; Silbestrismoa: Pedro Carballo; Squash: Iratxe Gimenez; Tenisa: Manu Sanchez; Tiro Olinpikoa: Ander Sukia; Triatloia: Adur Juaristi; Txakurkrosa: Sonia Dominguez; Txirrindularitza: Mikel Perez de Obanos; Waterpoloa: Miren Urizar / Senior;  Wu-Shu: Geaxi Moreda;  Xakea: Oier Garcia; Sustapena: Hierros Servando. Zorionak eta Urte Berri On!