Eibarko parrokia guztiek Aste Santua ospatuko dute hainbat mezekin

Eibarko parrokia guztiek Aste Santua ospatuko dute hainbat mezekin
2022/04/13 eta kitto!
Gurea ez bada ere prozesio handiak hartzen dituen herri horietako bat, Eibarko parrokia guztietan egingo dira elizkizunak Aste Santua ospatzeko. Horrela, Karmeldarren parrokian barixakuan Via Crucis-a egingo dute goizeko 11:00etan hasita eta arratsaldez, 18:00etan, Jainkoaren Pasioa ospatuko dute. Hurrengo egunean, Zapatu Santuan, Pazko Bijilia egingo dute arratsaldeko 19:00etan; eta hurrengo egunak, Berpizkunde Domekak, bere meza izango du eguerdiko 12:00etan.
San Andres eta San Pio X. parrokiei dagokienez, biek bat egingo dute ospakiznetako ordutegietan. Barixakuan Jainkoaren Pasioaren meza egingo dute 19:00etan; zapatuan Pazko Bijilia 20:00etan ospatuko dute; eta Pazko Domekan meza, Karmeldarrenean bezala, eguerdiko 12:00etan hasiko da.
Urki eta Amañako parrokiek, bestalde, barixakuko Jainkoaren Pasioa eta zapatuko Pazko Bijilia ordu berean hasiko dira, kasu bietan arratsaldeko 18:00etan. Aldaketa bakarra Pazko Domekan izango da: Amañan goizeko 11:00etan egingo dute eta Urkin bi ordu geroago, 13:00etan.
Azkenik, Arrate, Azitainen eta Estaziñoko Azitaingo parrokian bakarrik Pazko Domekan izango dira ospakizunak: Azitainen 10:30ean, Arraten 12:30ean eta San Agustinen 13:00etan.