Eibarko pentsiodunak ere Gasteizen egon dira, 1.080 euroko pentsioak eskatzen

Eibarko pentsiodunak ere Gasteizen egon dira, 1.080 euroko pentsioak eskatzen
ETA KITTO 2019, Abe 12

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pentsiodunek elkarretaratzea egin dute gaur Gasteizen, Eusko Legebiltzarretik gertu, talde politikoei pentsio publiko duinen alde egiten duen mozio baten oharra emateko eta han egon da Eibartik joandako pentsiodunen talde bat ere.
EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Diputatuen Kongresura legegintzako ekimen bat bidal dezala eskatu diote Eusko Legebiltzarrari, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz.
5.000 pentsiodun inguruk euren aldarrikapenak babesteko adierazpen instituzionala sustatzeko eskatu diote Legebiltzarrari gaur Gasteizen egindako mobilizazioan. Idatzia sinatu duten kolektiboek lege proiektuan pentsioen balioa handitzea nahi dute,horretarako gutxieneko KPI erreala kontuan hartuta. Horrez gain, Europako Gutun Sozialaren gomendioei jarraituta, gutxieneko pentsioaren zenbatekoa gutxieneko soldataren % 60 izatea eskatzen da, eta horregatik planteatzen dute kopuru hori 1.080 eurokoa izatea. Horrez gain, 2011n eta 2013an onartutako pentsio sistemaren erreformen alderdi “atzerakoiak” indargabetzea ere eskatu dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »