Eibarko Txirrindulari Elkarteak aurtengo denboraldirako egutegia aurkeztu du

Eibarko Txirrindulari Elkarteak aurtengo denboraldirako egutegia aurkeztu du
ETA KITTO 2020, Urt 13

Zapatu goizean egin zuten urteko batzarra Eibarko Txirindulari Elkartekoek, Portalean, 40 bazkideren parte-hartzearekin. Bileran aurreikusitako gai-ordenari jarraitu zioten eta, horrekin batera, 2020. urterako egutegiaren berri eman zuten. Aurtengo denboraldian egingo direnen artean arreta berezia eskaini zioten III. Emakumezkoen Eibarko Hiria Sari Nagusiari, maiatzaren 17an jokatuko den probak UCI mailara saltoa emango du-eta. Batzarra amaitu eta jarraian, CDR-k emandako bizikletaren zozketa egin zuten bilerara joandako guztien artean eta, amaitzeko, luntxa egon zen. Bide batez, urtean zehar egiten diren lasterketa eta probak diruz laguntzen dituzten babesle eta kolaboratzaileei eskerrak emateko aprobetxatu zuten ekitaldia.

Jarraian, aurtengo denboraldirako prestatu duten egutegia daukazue:

  • Otsailak 16: XI. Udaberri Kontzertua (Coliseo antzokian).
  • Otsailak 23: 42. Udaberri Saria (Junior maila).
  • Martxoak 22: IV. Eibarko Txirrindulari Elkartea Saria (Kadete maila).
  • Apirilak 5: 49. Valenciaga Memoriala (Elite-sub23 maila).
  • Maiatzak 17: III. Emakumezkoen Eibarko Hiria Sari Nagusia (UCI maila).
  • Ekainak 14: 85. San Juan Sari Nagusia (Jubenil maila).
  • Urriak 4: XVII. Katearen Eguna.
  • Azaroak 28: XVIII. Txistorra Eguna.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »