#EibarrenBadakagu, Euskeraz Primeran! bidali zure argazkia

#EibarrenBadakagu, Euskeraz Primeran! bidali zure argazkia
ETA KITTO 2020, Aza 27

Gure herriko dendak bizirik daude. Eibarko dendetan erostea, hau da, herriko merkataritza erabiltzea da bizitza ematen diena. Hizkuntzekin gauza bera gertatzen da, erabilerak ematen die bizitasuna.

Gabonak badatoz, Euskaraldia ere bertan dugu, baina merkataritza eta euskarak 365 egun ditu. Horregatik #Eibarrenbadakagu, Euskeraz Primeran! kanpaina abiatu dugu, bertoko hizkuntzaren erabilera eta bertoko merkataritza sustatzeko.

Herritarrok badugu zer esan eta zer eginik. Parte hartu eta eutsi dezagun denon artean Eibar bizirik.

Bidali  zure argazkia Eibarko denden kanpoaldean Euskeraz Primeran! pegatinarekin edota erosi berri duzun opariarekin, #EibarrenBadakagu pegatinarekin. Denok elkarrekin lortuko dugu!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »