#Eibarrenbadakagu giroa! Ipurua tabernak ere bat egin du

#Eibarrenbadakagu giroa! Ipurua tabernak ere bat egin du
2020/04/16 eta kitto!
Ipurua tabernako Andonik argazki mundiala bidali digu, hori bai dela egoera txarretan ere aurpegi ona ipintzea! Sekulako tabernariak ditugu! Kale giroa gustatzen zaigu eibartarroi eta ezin dugu ukatu hola ez denik. Aupa Andoni! Laster egongo gara zure terrazan!

Dakizuenez, “Eibarren badakagu, Eibarren gastaukot”, herrian kontsumitzeko kanpainak jarri ditu martxan …eta kitto! Euskara Elkarteak. INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.