Eibartar askok eutsi zioten San Blas opilak bedeinkatzera eramateko ohiturari

Eibartar askok eutsi zioten San Blas opilak bedeinkatzera eramateko ohiturari
2019/02/04 eta kitto!
Atzo San Blas eguna izan zela eta, eibartar askok opilak elizan bedeinkatzera eramateko ohiturari jarraitu zioten. Hori dela eta, herriko eliza guztietan sanblasak bedeinkatzeko mezak ospatu zituzten. San Andres parrokian eguerdiko meza hasi aurretik bedeinkatu zituzten opilak eta, elizatik irtetzean, askok pareko eskulturekin batera argazkia egiteko aprobetxatu zuten. ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.