SexuBizi zerbitzua Amañako jaietan

Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da.
SexuBizi zerbitzua Amañako jaietan
2025/07/09 10:22
eta kitto!
Amañako jaiak ospatuko dira asteburu honetan, eta SexuBizi - Gune Morea zerbitzua egongo da bertan uztailaren 11an (barixakua), 23:00etatik 02:00eatara. Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. Informazioa, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babesgunea da.
 
SexuBizi babesgunearen bidez, jai giroan ematen diren genero erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea, eta honen kontzientziazioa bultzatzea bilatzen da. Gune segurua izango da eskatzen duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste.