Eibartik Altsasuko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Eibartik Altsasuko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute
2019/03/21 eta kitto!
#AltsasukoakAske plataformatik domekarako deitu duten manifestazioaren harira, Eibartik joan nahi dutenentzat autobusa antolatu dute. Ego Gainetik (autobus geltokitik) irtengo da, 10:00etan, eta bueltako autobusa, berriz, 15:00etan izango da. Txartelak 12 euro balio du (7 euro ikasle eta langabetuentzat). Bihar izango da izena emateko azken eguna (horretarako zerrenda Guridi tabernan laga dute).

altsasu autobus