Ekonomia feministaren inguruko jardunaldiak egingo dira datorren astean Portalean

Ekonomia feministaren inguruko jardunaldiak egingo dira datorren astean Portalean
ETA KITTO 2017, Ira 18

Ekonomia Feministaren inguruko jardunaldiak egingo dira datorren astean, astelehen, martitzen eta eguenean, Eibarko Udalaren Berdintasun Zerbitzua-Andretxearen eskutik. Hiru egunetan saioak irekiak eta doakoak izango dira eta hainbat gairi helduko zaie. Portaleko areto nagusian izango dira saioak, 17:00etatik 20:00etara. Lehen bi saioak Amaia Perez Orozkok dinamizatuko ditu eta gazteleraz garatuko dira eta azken egunekoa, berriz, Emagin elkarteko Marina Sagastizabalek dinamizatuko du, euskeraz.

jardunaldi feminista kartel

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »