Eibarko Artisau Azoka egingo dute bihar, 10:00etatik 20:00etara Untzagan

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Artisau Azoka egingo dute bihar, 10:00etatik 20:00etara Untzagan
ETA KITTO 2021, Api 23

Eibart Eibarko artisauen elkarteak azoka antolatu du biharko. Goizeko 10:00etatik hasita eta 20:00ak bitartean Untzagan egongo da martxan azoka, COVID-19tik babesteko beharrezkoak diren osasun neurri guztiak zainduta. Hamar artisauk hartuko dute parte, 9 postutan banatuta: Eskulan, Hartara, Eskusutxo, Avelina, Kilikilima, Darama, Pott keramika, Eguzkilore, Agtz Prints eta Igor Unanue. Saltzen ipiniko dituzten artikuluen eskaintza oso zabala izango da: ehun-gaiak, zurezko artisau lanak, zilarrezkoak, zeramika-lanak, larrua…

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »