36 eguneko greba eta gero, kaleratutako bi langileak lanera bueltatzea lortu dute Probaderokoek

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
36 eguneko greba eta gero, kaleratutako bi langileak lanera bueltatzea lortu dute Probaderokoek
ETA KITTO 2019, Api 29

Barixakuan Donostian egindako adiskidetze saioan, ELA sindikatuak eta Eibarko Arma Probaderoko zuzendaritzak, martxoaren 15ean kaleratu zituzten bi langileak berriz enpresan onartzea adostu zuten. Sindikatutik adierazi dutenez, “ELAk bi kaleratze horien aurka adiskidetze orriak aurkeztu zituen apirilaren 12an, askatasun sindikalaren kontrako neurri bat zela salatuta. Kaleratzeak martxoaren 15ean gertatu ziren eta hortik aurrera greba mugagabeari ekin zioten enpresa horretako zortzi langileetako zazpik. Bestalde, orain dela urtebete beste bi langile kaleratu zituzten. Horrez gain, enpresako zuzendari berria izendatu zutenetik, lan baldintzak behin eta berriz aldatzen ari dizkiete. Hori dela eta, zazpi langileak gatazka Eibarren zabaltzen hasi ziren eta arma fabrikatzaileekin, Eibarkoekin zein Armagintza Elkarteko enpresekin, bilerak egiten hasi ziren eta Lan Ikuskaritzan ere salatu zuten langile eskirola grebalarien lanpostuak betetzen ari zela. Horren guztiaren ondorioz, eta batez ere lan antolatu bati esker, bi langileak berriro hartzera derrigortuta ikusi dira enpresan. Langileek berriz ere erakutsi dute taldean antolatzea dela garaipenaren giltza eta borrokatzeak merezi duela”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »