Aldi baterako zuzendaritzari buruzko jardunaldia barixakuan Debegesan

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Aldi baterako zuzendaritzari buruzko jardunaldia barixakuan Debegesan
ETA KITTO 2015, Urt 26

Debegesak Ostiralak Debegesan ekimenari ekingo dio berriz ere eta, horren harira, barixakuan (hilaren 30ean) Interim Management edo aldi baterako zuzendaritzaren inguruko jardunaldia eskainiko du Azitaingo bere egoitzan. Antolatzaileek azaldutakoari jarraituta, “gure inguruko herrialdeetan oso hedatua dagoen praktika da, eta ziurgabetasuneko egoerak edo egoera konplexuak gainditzeko balio du. Enpresa edo erakunde batean aldi baterako zuzendaritza ezartzerakoan, pertsona bat edo pertsona talde bat proiektu jakin bat garatzeko hasten da bertan lanean. Orokorrean, goi mailako prestakuntza duen eta eskarmentu handiko pertsona izan ohi da, autonomiaz lan egiten duena, ohiko taldearen osagarri, eta epe jakin batean edo behin proiektua amaitutakoan erretiratu egiten da”. Barixakuko jardunaldian zerbitzu horien funtzionamenduaren berri emango dute eta Interim Manager baten kontratazioa noiz komeni den azalduko da, benetako adibide praktikoekin. Jardunaldia bereziki industria eta merkataritza arloko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago eta goizeko 09.00etan hasi eta 11.00etan amaituko da. Izen-ematea doakoa da eta parte hartu nahi duenak www.debegesa.eus atarian, 943820110 telefonora deituta edo pymes@debegesa.com helbidera idatzita eman dezake izena.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude