Alokairu kontratuak behar bezala irakurtzeko hitzaldia eskainiko dute etzi

Alokairu kontratuak behar bezala irakurtzeko hitzaldia eskainiko dute etzi
2022/06/07 08:38
eta kitto!
Sadaqa Adiskidetza Elkarteak eta Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak ‘Alokairu kontratuak nola irakurri’ izeneko hitzaldia eskainiko dute etzi, ekainak 9, 19:00etan, Sadaqa elkartearen egoitzan (Urkizu pasealekua, 24). ‘Etxegabetzerik ez? Politika profesionalaren iruzurrari aurre egin’ da egitasmoaren goiburua.