Ekainaren 1era arte atzeratuko da autolikidazioak eta aitorpenak egiteko epea

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Ekainaren 1era arte atzeratuko da autolikidazioak eta aitorpenak egiteko epea
ETA KITTO 2020, Api 02

Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainaren 1era arte atzeratu die urteko lehen hiruhilekoari dagozkion autolikidazioak eta aitorpenak aurkezteko epea autonomo, mikroenpresa, enpresa txikiei eta beste zergadun talde batzuei (irabazi asmorik gabeko elkarteei, adibidez).

Neurri honekin, zergadunen kolektibo honek BEZaren eta PFEZaren atxikipenen lehen hiruhilekoko ordainketak atzeratu ahal izango dituzte. “Covid-19 gaitzak sortu duen egoerak lurraldeko eragile ekonomikoei sortu dizkien zailtasunekin sentsibilizatzen du neurriak”, Aldundiaren berbetan. Honek, praktikan, 225 milioi euroren zerga bilketa atzeratzea ekarriko du, aurreikuspenen arabera.

Gerritek copia

Lanbide eta ERTEak

Lanbidek jakitera eman duenez, ez da nahitaezkoa izango bertan izena ematea ERTEtatik eratorritako prestazioak ezapidetzeko. “SEPEko zuzendari nagusiak konpromisoa hartu du ERTEen prestazioak izapidetzeko, eragindako pertsonek beren eskaria beren autonomia-erkidegoko enplegu-zerbitzuan inskribatuta izatea eskatu gabe“, adierazi du Lanbidek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »