Autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko aholkularitza-zerbitzua jarri du martxan Debegesak

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko aholkularitza-zerbitzua jarri du martxan Debegesak
ETA KITTO 2020, Aza 06

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Debegesak autonomoei eta 10 langile baino gutxiagoko enpresa txiki eta ertainei (ETE) laguntzeko zerbitzua jarri du martxan. Zerbitzua COVID-19ak eragindako zailtasun ekonomikoak dituzten enpresei dago zuzenduta eta programaren helburua enpresaren gaur egungo egoera aztertzea, negozioaren diagnostikoa egitea, etorkizuneko urratsak finkatzea eta dirulaguntzen eta bestelako laguntza-programen berri ematea da. Horretarako, Debegesak arreta pertsonalizatua emango du, bakoitzaren egoerara moldatuta.

Azaldu dutenez, “aholkularitza programa honen lehen urratsa autonomo edo ETEaren COVID19aren ondorengoko egoera aztertzea izango da. Horretarako,  Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean egindako erreminta erabiliko da diagnosia egiteko.  Abiapuntua eta Etorkizuna izena duen erreminta horrek enpresen egoera aztertu eta radiografia bat egiten laguntzen du. Bestalde, etorkizuneko beharrak asetzeko eskuragai dauden dirulaguntzak eta laguntza programen inguruan informazioa emango da”.

Zerbitzua doakoa da eta eskualdeko edozein autonomok zein ETE txikik dauka eskatzeko aukera, Debegesarekin kontaktuan ipinita (ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatzita edo  943 82 01 10 telefono zenbakira deituta).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »