Azitaingo enpresa-haztegi berriaren obrak hasi dira

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Azitaingo enpresa-haztegi berriaren obrak hasi dira
ETA KITTO 2021, Eka 04

Aste honetan hasi dira Eibarko Udalak Debabarreneko ekintzailetza babesteko zerbitzua indartzeko martxan jarriko duen enpresa-haztegi berriaren obrak. Haztegia Azitaingo poligonoan egongo da, Debegesaren eraikinaren alboan, eta urte amaieran martxan egotea aurreikusten dute. Udalak 187.841,29 euro eman ditu obrak egiteko eta Debegesa arduratuko da haztegia kudeatzeaz eta dinamizatzeaz.

Enpresa-haztegiarekin eskualdeko pertsona ekintzaileei lan-espazioak partekatzeko aukera emango zaie, eta babesa emango dio Basque Precision Technology District (BPTD) Eskualdeko Estrategiari lotutako industria-esparruarekin erlazioa duten proiektuak eta jarduera espezifikoak garatzeari.

Haztegiak bost bulego izango ditu eta lankidetzan aritzeko espazio ireki bat, “egungo eraldaketa digitalaren ondorioz sor daitezkeen produktu, zerbitzu edo negozio-eredu berrietatik erator daitezkeen premiei erantzuteko”, Udalak dioenez. “Gainera, bilerako egiteko tokiak eta office bat izango ditu. Industria-arloari lotutako haztegi honek erantzuna emango die Debabarreneko eskualdeko enpresetan eraldaketa digitalaren ondorioz gertatzen ari diren aldaketei”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »