Banketxeei buruzko mozioa erregistratu dute pentsiodunek Pegoran

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Banketxeei buruzko mozioa erregistratu dute pentsiodunek Pegoran
ETA KITTO 2022, Mar 04

Aste honetan, eguaztenean aurkeztu du Eibarko Pentsiodunen Batzarrak banketxeen inguruko mozioa Pegoran, “ahalik eta azkarren eztabaidatu eta onar dadin udalbatzarrean”. Mozioak zazpi puntutan laburbiltzen ditu pentsiodunen eskaerak eta, besteak beste, hauek nabarmendu daitezke: Eibarren dauden banketxe guztiei leihatila bat zabal dezatela eskatzea, “herritar guztiei, eta 65 urtetik gorakoei lehentasunez, aurrez aurreko zerbitzua bermatzeko”; lokaletara sartzeko murrizketak dauden bitartean eta/edo pertsonen arteko urruntze-neurriak gorde behar diren bitartean, sukurtsal bakoitzean ahalik eta edukiera handieneko itxarongela bat gaitzea; 65 urtetik gorakoei, hala eskatzen badute, doako zordunketa-txartelak ematea, inolako komisiorik gabe; eta gehien duenari gehiago kobratzea, eta kudeaketaren kostua zerbitzu horretaz gehien baliatzen direnei egoztea.

Jarraian, Udalbatzari aurkeztu dioten mozioa osorik irakur dezakezue:

Egindako zioen azalpenean azaldutako guztia oinarri hartuta, Udalbatza honen Osoko Bilkuran honako hau onartzea eskatzen dugu:

  • 1. Eibarko Udalaren Osoko Bilkurak leihatila bat irekitzeko eskatu die Eibarko udalerrian dauden banketxe guztiei. Leihatila horretan, herritar guztiei, eta 65 urtetik gorakoei lehentasunez, aurrez aurreko zerbitzua bermatuko zaie lanaldi osoan.
  • 2. Eibarko Udalbatzaren Osoko Bilkurak Donostiako udal-mugartean dauden banketxe guztiei eskatzen die lokaletara sartzeko murrizketak dauden bitartean eta/edo pertsonen arteko urruntze-neurriak gorde behar diren bitartean; neurri horiek eta beharrezkoa den beste edozein bete behar direnean, entitatearen sukurtsal bakoitzean ahalik eta edukiera handieneko itxarongela bat gaitzea, hori materialki egingarria denean, edo bestela beste neurri batzuk hartzea, kalean eguraldiaren aire zabalean bezeroen ilarak sortzea saihesteko.
  • 3. Eibarko Udalaren Osoko Bilkurak eskatzen die Eibarko udal-mugartean dauden banku-erakunde guztiei, azaroaren 24ko 19/2017 Errege Dekretuan, otsailaren 28ko ECE/228/2019 Aginduan eta martxoaren 22ko 164/2019 Errege Dekretuan xedatutakoa betez – Oinarrizko ordainketa-kontuak arautzen dituztenak –, 1. mailan, hileko komisioa ordainduta, eta doakotasunekoa 2. mailan, urrakortasun-egoera kolektiborako eta hedapenerako aukera zabala egin dezatela, eta sinplifikatzea aukeztu beharrekoa dokumentazioa kontu horiek eskatzen dituenari.
  • 4. Eibarko Udalaren Osoko Bilkurak eskatzen die Eibarko udal-mugartean dauden banku-erakunde guztiei: 65 urtetik gorako pertsonei, hala eskatzen badute, doako zordunketa-txartelak ematea, inolako komisiorik gabe, erabilera-mugen inolako ordainketarik gabe, saldo jakinaren eskakizunik gabe, erabiltzeko gutxieneko zenbatekorik gabe, edo antzeko produktuak eduki gabe.
  • 5. Kontuan hartuta bankuek, beren ohiko jardueran, bezeroekin bat datozen funtzio pribatuak betetzen dituztela, hala nola, pentsio-plan bat, inbertsio-fondo bat harpidetzea, akzio-pakete bat edukitzea eta kudeatzea, kutxa gotor bat alokatzea…, eta bezeroak jarduera hori ez duela nahitaez egin behar. Baina, aldi berean, funtzio publikoak betetzen ditu, eta bezeroa ez da eginkizun horietan ituntzen, baizik eta, ezinbestean, bankuaren bitartekaritza onartu behar du beste aukerarik gabe, hala nola gordailugilea, bere dirua kentzea, ezinbesteko horniduren ordainketa, hala nola gasa, elektrizitatea, zergen ordainketa eta tasak.

Eibarko Udalaren Osoko Bilkurak Espainiako Bankuari eskatzen dio bankuen funtzio pribatu eta publikoak argi eta garbi bereizteko eta azken horien doakotasuna edo, bestela, gutxieneko komisio bat ezartzeko.

  • 6. BANKA PUBLIKOA osa dezatela eskatzen die Eibarko Udalaren Osoko Bilkurak Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioari (Ekonomiako eta Enpresari Laguntzeko Estatu Idazkaritza), bai eta Espainiako Bankuari eta euskal instituzioei ere, Banka Pribatuarekin bateragarria izan dadin, Bankaren berezko funtzio publikoak betez eta pertsona fisikoentzako sarbidekoak izanik, honako printzipio hau bete dezaten:

Saldorik handiena duenari gehiago kobratzea, eta ordainagirien eta gainerako ordainbide- eta kobrantza-bideen kudeaketaren eta beste prestazio batzuen kostua kobratzea, batez ere zerbitzu hori gehienbat baliatzen duten pertsona fisiko edo juridikoei.

  • 7. Eibarko Udalbatzako Osoko Bilkurak 1. akordiotik 4.era bitartekoak udal-mugartean dauden banketxe guztiei eta 5. eta 6. erabakietan aipatutako erakundeei helaraziko dizkie.

                                                                                                              Eibarko  Pentsiodunen Batzarra

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »