Barixakura arte martxan egongo den Udako Beherapenen Azoka zabaldu dute gaur goizean

Barixakura arte martxan egongo den Udako Beherapenen Azoka zabaldu dute gaur goizean
2019/07/17 11:58
eta kitto!
Gaur goizean, 10:00etan inauguratu dute Udako Beherapenen Azoka Toribio Etxebarria kalean. Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatzen duen factoring edo azoka hiru egunetan, gaur, bihar eta etzi egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara. Guztira 31 dendak (24k azokan bertan eta besteek dendan) hartuko dute parte. Azokan postua ipiniko dutenak Askasibar Intersport, Bambi, Burbujas y Mas, Casamania, Cedry, Beittu zentro optikua, Designed by Nona, Doroti, Eskulan, Farmalur, Gratzina, Guby mutilak, Ikusimakusi, Izane, Khloe Baby Clothes, Kopiña, Leder, Neure, No Comment, Noma, Pissa, Ttiki, Twins eta Txukuna dira eta eskaintzak dendan egingo dituztenak, berriz, Federopticos Igmar, Los Chicos, Marsi, Oskarbi, Tribeka, Vieco eta Zentral Optica.

udako beherapen azoka04 udako beherapen azoka05 udako beherapen azoka07