Behera egin du langabeziak Eibarren eta bailaran

Behera egin du langabeziak Eibarren eta bailaran
2021/07/06 eta kitto!
Behera egin du langabezia tasak ekainean. Azken datuen arabera, 1.579 langabe kontabilizatu dituzte herrian eta maiatzean, berriz, 1.601 izan ziren. Debabarrenean ere, oro har, behera egin du langabe kopuruak.

Eskualdeko beste herriak ere kontua izanda (Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku eta Soraluze) 2.790 langabe erregistratuta zeuden ekainean eskualdeko enplegu bulegoetan, aurreko hilean baino 32 gutxiago.

Hona hemen Debabarreneko EKAINEKO datuak, herriz herri:

– Eibar 1.579  (%12,39)
Elgoibar 484  (%8,75)
Mendaro 91  (%9,20)
Deba 176  (%6,60)
Mutriku 213  (%8,00)
Soraluze 247  (%13,18
Debabarrena 2.790 (%10,54)

Maiatzeko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.601  (%12,57)
Elgoibar 492  (%8,90)
Mendaro 83  (%8,39)
Deba 191  (%7,17)
Mutriku 205  (%7,70)
Soraluze 250  (%13,34)
Debabarrena 2.822 (%10,67)

Apirileko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.621  (%12,72)
Elgoibar 518  (%9,37)
Mendaro 82  (%8,29)
Deba 185  (%6,94)
Mutriku 204  (%7,67)
Soraluze 251  (%13,39)
Debabarrena 2.861 (%10,81)

Martxoko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.665  (%13,07)
Elgoibar 539  (%9,75)
Mendaro 93  (%9,40)
Deba 193  (%7,24)
Mutriku 216  (%8,12)
Soraluze 262  (%13,98)
Debabarrena 2.968  (%11,22)