Beste ekonomia eredu baten aldeko jardunaldiak antolatu ditu Eguzkik biharko

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Beste ekonomia eredu baten aldeko jardunaldiak antolatu ditu Eguzkik biharko
ETA KITTO 2022, Api 29

Eibarko herritar talde batek osatzen duen Eguzki taldeak ekonomia alternatiboari buruzko jardunaldia antolatu du biharko, Arrate Kultur Elkartearen lokaletan. Hasteko, 12:00etatik 14:00etara Urs Egger zuzendariaren “El Milagro de Worgl” (Austria, 2018) pelikula emango dute eta, ondoren, horri buruzko galderak erantzuteko tartea egongo da. Film horretan, hain zuzen, beste ekonomia eredu bat posible dela erakusten dute. Eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara “Los dones y los talentos” izenburuko hitzaldia emango dute Nekane Juradok eta Maritxuk, hori ere Kultun. Jurado Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta 25 urtetik gora eman ditu Eusko Jaurlaritzan, Ekonomia sailean lanean. Gainera, ikerlan eta ekonomiari buruzko artikulu ugariren egilea ere bada.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »