Debegesak Ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako doako tailerra antolatu du

Debegesak Ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako doako tailerra antolatu du
2020/11/16 eta kitto!
Debegesak ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako doako tailer bat antolatu du, 20 lagunentzat. WeBring enpresak emango du eta Bic Gipuzkoak formakuntzako erakunde gonbidatu gisa parte hartuko du. Ikastaroak 26 orduko iraupena dauka eta azaroaren 20tik 30era bitartean (sei lanegunetan) emango da, on line, 09:00etatik 13:00era. Ekonomia zirkularraren esparruan interesa duen edonorentzat da tailer hau, eta bost modulu hauek landuko dira:

  1. Modulua: Ekintzaletza eta ekonomia zirkularra

  2. Modulua: Negozioak ekonomia zirkularrerantz bultzatuz

  3. Modulua: Eragina eta erantzukizun soziala

  4. Modulua: Jarduerak eta praktikak

  5. Modulua: Erabilerak


Izena emateko formulario hau bete beharra dago.

Ikastaroaren helburua Debabarrenean espiritu ekintzailea indartzea eta ekintzailetzari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzea da, ekonomia zirkularraren kontzeptua zeharka landuz eta eskualdean dauden baliabideen berri emanez.

Tailer hau Ermua, Eibar, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko udalek sustatu dute eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak lagundu du diruz.