Eguenean banatuko dituzte 10. On Ekin Sariak, Errebal Plazan egingo den ekitaldi berezian

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Eguenean banatuko dituzte 10. On Ekin Sariak, Errebal Plazan egingo den ekitaldi berezian
ETA KITTO 2022, Urr 21

Gaur goizean aurkeztu dute On Ekin enpresa ideia eta lehiaketaren 10. edizioa Jon Iraola alkateak, Ana Telleria Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza saileko zinegotziak, Leire Berasaluze Ekingune elkartearen presidenteak eta Leticia Sánchez Ekingune elkartearen koordinatzaileak. Aurreratu dutenez, Ekingunek antolatzen duen lehiaketara 12 proiektu aurkeztu dira aurten, “ekonomia zirkularraren eta sozialaren aldeko apustu garbia egiten duten proiektuak”.

Lehiaketaren bigarren fasean, eguenean aukeratuko dira irabazleak, Errebal Plazan 19:00etan hasiko den On Ekin ekitaldian. Proiektu guztien aurkezpena eta gero, epaimahaiak aukeratuko du On Ekin Saria (2.000 euro) nori eman eta, horrez gain, “Herritarren Saria” (1.000 euro) ere banatuko da, bertaratutakoek egingo duten bozketan. Ekitaldira joateko aukera zabalik dago, nahi duten guztientzat. Horretarako, aurretik izena eman beharra dago, INPRIMAKI HAU beteta (urriaren 25a baino lehen) eta afarirako 30 euro ordaindu, ES74 3008 0171 6143 4344 5328 kontu-zenbakian.

Egitaraua

19:00 Ongietorria. Photocall-en aurkezpena Errebal Plazan.

19:15 ON EKIN lehiaketaren aurkezpena. 10.urteurrenaren bideoa.

19:30 Hitzaldia.

20:00 Proiektu finalisten aurkezpena.

20:45 ON EKIN saria aukeratzeko epaimahaiaren bilera.

20:45 SARI HERRITARRAREN bozketa.

21:00 ON EKIN afaria.

22:30 Sari banaketa.

23:00 Agurra eta familia argazkia. Musika emanaldia Errebal Plazan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »