Eguraldia dela eta, Errebalen egingo da neguko merkealdi azoka eguaztenetik barixakura

Eguraldia dela eta, Errebalen egingo da neguko merkealdi azoka eguaztenetik barixakura
2023/02/27 eta kitto!
Eibar Merkataritza Gune Irekiak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen neguko merkealdi azoka Errebalen, plaza estalian egingo da azkenean, aste honetarako iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta. Horrela, factoring-a ez da beste urte batzuetan bezala Toribio Etxebarriako karpetan egingo, Errebalen baizik. Bertan, 16 establezimendu egongo dira beren stand eta guzti, eta beste zortzi, berriz, beraien saltokietan egingo dituzte eskaintzak.
Azoka aste honetako eguazten, eguen eta barixakuan egingo da eta, aurreko edizioetan bezala, milaka erosle biltzea espero dute antolatzaileek. Hiru egunetan 10:00etatik 20:00etara zabalduko dute eta hauek dira aurten Errebaleko standetan parte hartuko duten saltokiak: Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Farmalur, Gigil Design, Gratzina, Guby, Helmet House, Hop Skate Shop, Ikusi, Kopiña, Zorionak ludoteka, Moapics, No Comment, Otaola deskantsu denda eta Txukuna. Eskaintzak saltokietatik egingo dituztenak, berriz, hauek dira: Askasibar, Cedry, Confecciones y Hogar Vieco, Federopticos Igmar, Los Chicos, Oskarbi, Ttiki eta Twins.

Euskeraz Primeran!

Beste batzuetan bezala, ...eta kitto! Euskara Elkartea ere bertan egongo da, Euskeraz Primeran! kanpainarekin. Hiru egunetan ipiniko dute mahaia, 10:30etik 12:30era, erosketak egiterako orduan ere herritarrak euskeraz egitera animatzeko. Gerturatzen direnen artean EMGI-k emandako 100 euroko erosketa-txartela zozketatuko dute azken egunean, 12:00etan.