Ehun erosketa-txartel baino gehiago banatu ditu Dendarien Elkarteak "Erosketen Ibilbidea" kanpainaren harira

Ehun erosketa-txartel baino gehiago banatu ditu Dendarien Elkarteak "Erosketen Ibilbidea" kanpainaren harira
2019/06/19 15:50
eta kitto!
Eibarko Dendarien Elkarteak ekaineko lehen hamabostaldian egin duen Erosketen Ibilbidea kanpainaren harira, 50 euroko balioa duten 103 erosketa-txartel banatu dituzte gaur eguerdian, elkartearen bulegoan. Elkarteko kide diren 85 dendatan erosketak egin eta, eskatzen zuten moduan, 10 dendatako ibilbidea bete duten bezeroek jaso dute oparia.