On Ekin VII. Negozio Ideien Lehiaketarako proiektuak urriaren 3ra arte jasoko dituzte

On Ekin VII. Negozio Ideien Lehiaketarako proiektuak urriaren 3ra arte jasoko dituzte
2019/09/13 eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute udaletxean 'On Ekin' enpresa arloko ideia eta proiektuen lehiaketaren 7. edizioa . Aurkezpen ekitaldian Miguel de los Toyos alkatea, Esther Velasco zinegotzia, Maialen Gisasola Ekingune elkarteko presidenta, Vanesa Hortas Ekingune elkartearen ordezkaria eta Josu Alkain (Caixabank) eta Mariela Saitz (AXA aseguruak) lehiaketaren patrozinatzaileak. Lehiaketarekin sormena piztu eta ekintzaileen proiektuak babestu nahi dituzte. Lehiaketara proiektuak aurkezteko azken eguna urriaren 3a izango da eta hautagaitzak onekin@ekingune.com helbide elektronikora bidali beharko dira. Lehiaketari buruzko informazioa Ekinguneren web orrian dago.

Lehiaketaren lehen fasean epaimahai batek lehiaketara aurkeztutako proiektuak aztertu eta baloratuko ditu. Eta bigarren fasean 'On Ekin' afaria egingo dute Kerizpe elkartean, urriaren 17an, eta bertan parte hartzera animatzen direnek bozketa baten bitartez aukeratuko dituzte irabazleak, epaiamahaiak aukeratutako sei finalisten artean. Afarian edozeinek har dezake parte eta interesatuek mezu bat bidali beharko dute ekingune@ekingune.com helbidera edo, bestela, 688 734 292 telefono zenbakira deitu eta, horrez gain, 35 euro sartu beharko dituzte ES94 2100 1883 9502 0021 0124 kontu korrontean, urriaren 15a baino lehen. Hortik 15 euro sarietarako bideratuko dira. Lehen saria 2.500 eurokoa izango da, bigarrena 1.000 eurokoa eta hirugarrena 300 eurokoa. Gainera, lehiaketan parte hartzen duten guztiek, Ekingune elkarteko kide izan nahi badute, urtebeteko kuotan % 50eko deskontua izango dute.