Ekingune elkarteak #WOMENEKIN ekitaldia antolatu du barixakurako

Ekingune elkarteak #WOMENEKIN ekitaldia antolatu du barixakurako
2022/05/24 09:21
eta kitto!
Ekingune ekintzaileen elkarteak bosgarrenez antolatu du #WOMENEKIN izeneko ekitaldia, “emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakume ekintzaileen topagune eta konexioa lortzeko gunea eskaintzeko asmoarekin”. Barixakuan, maiatzaren 27an egingo da, 13:00etik 15:00etara Ermuko Izarra Centre-ko auditorioan, eta YouTube bitartez zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da. Saioan Helmet Houseko Maite Aperribaik ekintzailetzaren ikuspegitik eta Jica Accesorioseko Conchi Carrascok Intraempriendo esperientziaren berri emango dute, bidean aurkitu dituzten oztopoak eta ikaskuntzarik handienak azalduta. Ekitaldia networking-luntx batekin itxiko dute.