Ekintzailetzari buruzko formakuntza saioak antolatu ditu Debegesak maiatzerako

Ekintzailetzari buruzko formakuntza saioak antolatu ditu Debegesak maiatzerako
ETA KITTO 2021, Mai 05

Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, ekintzailetzari eskeinitako egitaraua prestatu du hilabete honetarako: lau formakuntza saio antolatu ditu, bakoitzean gai bat jorratzeko. Antolatzaileen berbetan, “saio horietan negozio ideia bat garatzeko prozesuan kontuan eduki beharreko gaiak landuko dira; hala nola, finantzazio moduak edota estrategia lantzeko gakoak. Gaian adituak diren pertsonak bideratuko dituzte solasaldiak”.

Doako saioak izango dira, online, eta interesa duen edonork dauka jarraitzeko aukera. Informazio guztia www.debegesa.eus webgunean aurkituko duzue eta izen-ematea ere bertan egin daiteke.

Hona hemen egitaraua:

MAIATZAK 6, OSTEGUNA (9:00 – 10:00)

Zure negozioa sortzeko estrategiaren garrantzia

Iñaki Lasa Arratibelen eskutik (Iestart-eko zuzendaria, IeTeam-eko ekintzailetza eta berrikuntza arloan)

MAITZAK 14, OSTIRALA (9:00 – 10:00)

Nola saldu zure negozio ideia

Ione Feijooren eskutik (Nazioarteko merkatuetan markak sortzeko eta finkatzeko aholkularia Bostnanen)

MAIATZAK 21, OSTIRALA (9:00 – 10:00)

Nola finantzatu zure negozioa

Naiara Lopezen eskutik (Analista finantzarioa Elkargi SGRn)

MAIATZAK 28, OSTIRALA  (9:00 – 10:00)

Forma juridikoa eta betebehar fiskalak 

Juan Bidegainen eskutik (Aholkulari Fiskala eta kontablea Torrealday Aholkularitzan)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »