EMGIren kanpainarako atera dituzten erosketa bonu guztiak saldu dituzte

EMGIren kanpainarako atera dituzten erosketa bonu guztiak saldu dituzte
2020/05/14 eta kitto!
Eibarko dendetan 50 euroko erosketak egiteko 35 euroko bonuak saltzeko kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu ditu eta ia bonu guztiak atzo saldu zituzten. Hala ere, on-line egindako eskaera batzuk okerrak izan zirenez, saltzeke geratu ziren erosketa-txartel gutxi horiek gaur ipini dituzte salgai interneten eta horiek ere berehala erosi dituzte. Beraz, kanpaina honetarako bonuak agortuta daude. Eibar Merkataritza Gune Irekiak jakinarazi duenez, internet bidez bonua erosi dutenek bihar joan beharko dira bila EMGIren bulegora (Untzaga, 7), 10:30etik 13:00era. Dena dela, azalpenak emateko e-maila bidali diete bonua internet bidez erosi duten guztiei.