Euskeraz primeran! udako merkealdien azokan

Euskeraz primeran! udako merkealdien azokan
ETA KITTO 2022, Uzt 18

Aste honetako eguazten, eguen eta barixakuan egingo den udako merkealdien azokan txokoa izango du berriro ere Euskeraz primeran! kanpainak. Herriko ostalari eta dendarien artean euskararen erabilera handitzea du helburu kanpainak, baina ekimen honekin herritarren artean ere zabaldu nahi du gutxienez lehenengo berba euskaraz egiteko konpromisoa. Horretarako prest daudenek joko dibertigarri eta erraz batean parte hartzeko aukera izango dute eta, erosketa-poltsa jasotzeaz gain, Eibar Merkatalgune Irekiak emandako 100 euroko erosketa-txartelaren zozketan sartuko dira. Zozketa barixaku eguerdian egingo da, 12:30ean.

Eguaztenetik barixakura
Eguaztenean, 09:45ean inauguratuko dute Udako Merkealdien Azoka Toribio Etxebarria kalean eta hiru egunetan, eguaztenetik barixakura, egongo da zabalik, egun osoan, 10:00etatik 20:00etara. Orotara 30 dendek hartuko dute parte: 18 karpetan egongo dira eta beste 12 dendarik saltokietan egingo dituzte eskaintza bereziak, Eibar Merkataritza Gune Irekiak eta Udalak sustatutako azokan. Kalean saltokia jarriko dutenak Bambi, Beittu, Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Farmalur, Gigil Design, Gratzina, Guby, Helmet House, Hop Skate Shop, Ikusi, I Love 10€, Kopiña, No Comment, Otaola Deskantsu Denda, Pissa eta Txukun dira. Eta eskaintzak dendetan egingo dituztenak Askasibar, Cedry, Comercial Zabala, Eleventh Moon, Federopticos Igmar, Lahidalga, Los Chicos, Marais, Oskarbi, Twins, Vieco eta Zentral Optika dira.

factoring

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »