Fabrikazio mekanikoan eta soldaduran langabetuak prestatzeko programa abiatu dute

Fabrikazio mekanikoan eta soldaduran langabetuak prestatzeko programa abiatu dute
2022/02/14 eta kitto!
Udaleko Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailak, Armeria Eskola Elkartearekin batera, fabrikazio mekanikoa eta soldadura arloetarako prestakuntza programa berria abiatu du, enplegua sustatzeko. Herrian erroldatuta dauden, langabezian dauden eta Lanbiden izena emanda daudenentzat programa da eta gehienez 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Martxotik ekainera bitartean iraungo du, eta irailera arte luzatu ahal izango da, enpresako praktikak, tutoretzak eta laneratze-prozesuan laguntzeko saioak eginez. Programa Armeria Eskolak emango du, Armeria Eskola Elkartearen bitartez.

Jarraian, programaren garapena:

  • Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioko gaitasun teknikoak (MF0091) (210 ordu).

  • Garapen pertsonalerako gaitasunak (16 ordu).

  • Eskorga jasotzaileak gidatzeko gaitasun teknikoak (30 ordu).

  • Elektrodo estali bidezko soldadurako gaitasun teknikoak (60 ordu).

  • Praktikak enpresan (gutxienez 60 ordu).

  • Laneratze prozesuan laguntza.


Programan parte hartzeko, Eibarren erroldatuta, langabezian eta Lanbiden izena emanda egoteaz gain, gaztelaniaz ahozko eta idatzizko ulermen-maila egokia izatea eskatzen dute. Eta positiboki baloratuko dute Fabrikazio Mekanikoaren eta/edo Soldaduraren arloan esperientzia profesionala eta/edo ezagutzak izatea.

Parte hartzeko eskaera gaurtik hasita egin daiteke, martxoaren 1era arte. Aurrez aurre egin ahal izango da, Pegoran, edo modu elektronikoan, www.eibar.es Udalaren web orriaren bidez. Izapide hori elektronikoki egiteko, ziurtagiri digitala eduki behar da (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela, etab.).

Interesdunak aukeratzen duen programan parte hartzeko eskaerarekin batera, eskatzailearen NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia, Lanbidek egindako inskripzio-aldien txostena eta curriculum vitae eguneratua ere aurkeztu beharko dira.