Foru Aldundiaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek lau eguneko greba hasiko dute bihar

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Foru Aldundiaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek lau eguneko greba hasiko dute bihar
ETA KITTO 2022, Ots 21

ELA sindikatutik jakinarazi dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinak garbitzen dituzten langileak grebara deituta daude aste honetan, bihartik hasita barixakura arte (otsailaren 22, 23, 24 eta 25ean), “Eulenek, zerbitzuaren enpresa esleipendunak, ez baitu KPIarekin lotutako soldata-igoerarik negoziatu nahi”. Hori dela eta, greba deitu duten ELA, LAB eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egingo dute eguaztenean, 12:00etan, Egogain Gerontologia Zentruaren aurrean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »