Egunotan bizi dugun egoera dela eta, udako beherapenen azokarik ez dute egingo Eibar Merkataritza Gune Irekikoek. Hala ere, Toribio Etxebarrian posturik ez ipini arren, 26 dendek eskeintza bereziak egingo dituzte berdin-berdin, baina bakoitzak bere dendan. Gaur, bihar eta etzi martxan egongo den Factoring Indoor berezi honetan parte hartuko duten dendak hauek dira: Askasibar, Beittu, Burbujas y Mas, Cedry, Corral, Doroti, Eskulan, Farmalur, Gratzina, Guby, Igmar, Oinberri, Izane, KopiƱa, Leder, Los Chicos, Mabe, Marais, Moapics, No Comment, Tribeka, Ttiki, Twins, Txukuna, Vieco eta Zentral Optika.