Gazteek etxebizitzaren alokairua ordaintzeko dirulaguntzen deialdia zabaldu du Udalak

Gazteek etxebizitzaren alokairua ordaintzeko dirulaguntzen deialdia zabaldu du Udalak
2021/07/15 eta kitto!
Eibarko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek etxebizitzaren alokairua ordaintzeko dirulaguntzak ematen jarraituko du 2021, 2022 eta 2023 urteetan, gazteen emantzipazioa errazteko helburuarekin. Orain arte dirulaguntza-programa honen deialdia urterokoa zen, baina azken deialdi hau hurrengo hiru urteetarako egingo da, eta dagoeneko zabalik dago eskaera egiteko epea.

Dirulaguntzak diru-sarreren araberakoak izango dira eta onuradunek ordaindutako errenten % 20 eta 40 berreskuratu ahal izango dute. Kide bakarrez osatutako bizikidetza-unitateen kasuan, ezingo dira 25.000 euro gordineko diru-sarrerak gainditu urtean; eta bi kidez edo gehiagoz osatutako bizikidetza-unitateetan, ezingo dira 39.000 euro gordineko diru-sarrerak gainditu urtean. Horrez gain, diru-sarrera gutxieneko batzuk ezarri dira: Urtean 24.000 euro gordinetik gorakoak izango dira (kide bat baino gehiago direnean) eta 18.000 eurotik gorakoak banakako eskabideak direnean.