Hilaren 12ra arte eska daitezke Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak

Hilaren 12ra arte eska daitezke Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak
2020/11/05 12:09
eta kitto!
Hasi da Errigoraren udazkeneko kanpaina. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuez osatutako hiru saski eskainiko dira oraingoan (saski beltza edo betikoa eta berdea edo ekologikoa 65 eurotan eta zuria edo berezia, berriz, 75 eurotan), azaroaren 12ra  arte. Betiko moduan, auzolanari esker jasotakoaren %25 bertako euskalgintzara bideratuko da. Eskaerak internet bidez, www.errigora.eus helbidean egin daitezke eta online ordaintzeko aukera ere badagoela gogorarazi nahi diote jendeari. Eibarren eskatutako otarrak azaroaren 24an (martitzena) banatuko dituzte, Untzagako jubilatu etxean, 17:00etatik 20:00etara. Banaketa egiteko segurtasun neurriak hartuko dituztela azpimarratu dute.