Hiru emakume ekintzailerekin #WOMENEKIN2020 solasaldia antolatu du Ekingunek

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Hiru emakume ekintzailerekin #WOMENEKIN2020 solasaldia antolatu du Ekingunek
ETA KITTO 2020, Abe 03

Ekingune ekintzaileen elkarteak #WOMENEKIN2020, emakume ekintzaileen topaketa antolatu du abenduaren 15erako, 18:00etan Armeria Eskolan. Arlo ezberdinetan beharrean ari diren emakumeak gonbidatu dituzte ekitaldira, euren bizipenak kontatzeko: Natividad Garcia (Nabab consulting-en CEO eta sortzailea, Teknikerren Zuzendaritza Taldeko kidea eta Armeria Eskolako Elkartearen Presidentea), Marta Prol (KAXA Mugimendu eta Sormen Gunea Elkartearen sortzailea eta Ikom Irudi eta Komunikazioa S.L.-ren ikus-entzunezkoen arduraduna) eta Amaiur Mayo (10 urtetik gorako ibilbidea du errugbian eta hainbatetan deitu dute Espainiako selekzioarekin aritzeko. Erreferentea da euskal selekzioan ere. Gaur egun emakumezkoen senior taldeko kapitaina da). Moderatzailea, berriz, Lorea Arakistain kazetaria izango da. Ekitaldia modu presentzialean (aforoa bete arte) zein internet bidez jarraitu daiteke (streaming bidez parte hartzeko, eman izena Ekinguneren web orrian).

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »