Kamerungo enbaxadorea Teknikerren egon zen atzo

Kamerungo enbaxadorea Teknikerren egon zen atzo
2021/10/26 eta kitto!
Paulin Godfried Reliques Yanga, Kamerunek Espainian duen enbaxadorea, Teknikerren egon zen atzo, Eibarko zentro teknologikoak herrialde afrikarrean garatzen diharduen ‘Life Kontainer’ proiektua ezagutzeko. Teknikerrek kakaoaren ekoizpen jasangarrian erabiltzen diren sentsoreekin egin du ekarpena ekimenean.

Kamerun munduko kakao-ekoizle garrantzitsuena da, urteko 300 tonelada ekoitziz, eta Europan kontsumitzen da gehien bat. ‘Life Kontainer’, ostera, 2019. urtean jaio zen, ekoizpen jasangarriaren bitartez Kamerungo laborantza-baldintzak hobetzeko eta kakaoa Euskadin komertzializatzen laguntzeko.