‘Kaxa’ proiektuak irabazi du On Ekin saria

‘Kaxa’ proiektuak irabazi du On Ekin saria
2019/10/21 eta kitto!
Marta Prol, Marina Crucelaegui eta Jone Barandikaren Kaxa proiektuak lortu du Ekingunek antolatzen duen On Ekin saria. Sormenaren eta mugimenduaren bitartez osasun fisiko eta emozionala sustatzen dituen diziplina anitzeko elkartea da ‘Kaxa’ eta 2.500 euroko saria jaso du. Nuria Robleño eta Sofia Machinen ‘Royo’ proiektuak eskuratu zuen bigarren saria (1.000 euro) eta 'Vluber' proiektuak hirugarrena (300 euro).

Ekingunek potentziala duten eta aldea markatzen duten negozio bideragarriak saritzen ditu On Ekin sariekin, eta zazpigarren edizio honetan 22 proiektuk eman dute izena.