Langabezia-tasak behera egin du apirilean Eibarren

Langabezia-tasak behera egin du apirilean Eibarren
2022/05/04 eta kitto!
Martxoko datuen arabera, 1.574 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,40koa da. Horrela, azken hilabetean behera egin du langabeziak herrian (joan den hilabeteko datuen arabera 1.589 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,51koa zen).

 

Debabarrenean %10,45ko langabezia

Eskualdeko herri guztiak hartuta, langabezia-tasa %10,45koa da. Debabarrenari begiratuta, Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,32) eta Soraluzek, berriz, altuena (%13,24). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Azaroko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.574 (%12,40)
– Elgoibar 469 (%8,65)
– Mendaro 79 (%7,78)
– Deba 165 (%6,32)
– Mutriku 205 (%7,89)
– Soraluze 247 (%13,24)
Debabarrena 2.739 (%10,45)