Langabezia-tasak behera egin du hirugarren hilabetez jarraian

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Langabezia-tasak behera egin du hirugarren hilabetez jarraian
ETA KITTO 2022, Eka 02

Maiatzeko datuen arabera, 1.528 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,03koa da. Horrela, azken hilabetean behera egin du langabeziak herrian (joan den hilabeteko datuen arabera 1.574 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,40koa zen).

 

Debabarrenean %10,12ko langabezia

Eskualdeko herri guztiak hartuta, langabezia-tasa %10,12koa da. Debabarrenari begiratuta, Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,25) eta Soraluzek, berriz, altuena (%12,65). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Azaroko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.528 (%12,03)
– Elgoibar 463 (%8,54)
– Mendaro 71 (%6,99)
– Deba 163 (%6,25)
– Mutriku 190 (%7,32)
– Soraluze 236 (%12,65)
Debabarrena 2.651 (%10,12)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »