Langileak babesteko materiala egiten duten enpresa bila ari dira Debegesan

Langileak babesteko materiala egiten duten enpresa bila ari dira Debegesan
2020/04/21 eta kitto!
Debegesa garapen agentziak Norbera Babesteko Ekipoak (EPIak) egiten ari diren eskualdeko hornitzaileei kontaktuan ipintzeko dei egin nahi die, “Debegesako web orrialdean argitaratuko den direktorio bat sortzeko”. Edozein motatako EPIak (maskarak, hidrogelak, manparak, seinaleak...) egiten dituzten hornitzaile bila ari dira. Ekimenarekin, lanera bueltatzeko prestatzen ari diren sektore guztietako enpresei (industria, merkataritza, turismoa, eraikuntza...) langileen babeserako segurtasun neurriak betetzen dituen materiala lortzen lagundu nahi dute.

Enpresei banatzeko materiala duen hornitzailea izanez gero, hauek dira Debegesarekin kontaktuan ipintzeko bideak:

Master-Baner-300x300