Manex 4.0 proiektuak irabazi du OnEkin saria

Manex 4.0 proiektuak irabazi du OnEkin saria
2021/10/29 eta kitto!
Esther Velascok Manex 4.0 proiektuaren izenean jaso zuen atzo iluntzean Ekigunek banatzen duen OnEkin saria. Elgoibarko HRE Hidraulic enpresak garatu duen proiektua da Manex 4.0 eta, horren bitartez, bezero industrialei euren prozesuak kontrolatzen lagundu nahi diete, makinaren fidagarritasuna eta erabilgarritasuna ziurtatuz. OnEkin sariarekin, 1.000 euro irabazi ditu proiektuak.

Atzo egin zen OnEkin sarien banaketa eta ekitaldian bildu zirenek Bali Sport Center proiektua izan zuten gustokoen, publikoaren saria eskainiz.