Martin Garitanok aurrekontuen inguruko azalpenak emango ditu gaur 19.00etan Armeria Eskolan

Martin Garitanok aurrekontuen inguruko azalpenak emango ditu gaur 19.00etan Armeria Eskolan
2011/11/14 eta kitto!

Gaur (azaroak 14, astelehena) Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuen inguruko argibideak azaltzeko bilera irekia egingo da Armeria Eskolan, areto nagusian, 19.00etan hasita. "Kontuak garbi, Gipuzkoa berri baterantz" izenburuari jarraituta, diputatu eta batzarkideak, Martin Garitano diputatu nagusia buru dutela, hainbat herritan dihardute bilera irekiak egiten, herritarren parte-hartzea bultzatu nahian.