Nataly Villen ekintzaileak irabazi du On Ekin lehiaketaren 10. edizioa

Nataly Villen ekintzaileak irabazi du On Ekin lehiaketaren 10. edizioa
2022/10/31 eta kitto!
On Ekin ekintzailetza proiektuen lehiaketaren 10. edizioa egin da aurten eta urriaren 27a banatu zituzten sariak Errebal Plazan.

Nataly Villen izan da aurtengo irabazlea NATALY COACH & CABALLOS proiektuarekin. Bere egitasmoak zaldiekin egiten den terapia emozionala du oinarri eta 2.000 euroko saria jaso du.

Publikoaren saria LAOSS BRAND proiektuko Beatriz Mazo eta Lucia Gorostidik eskuratu dute. Bikoteak bitxiak egiten ditu surf-taulen erretxina berrerabiliz.