30 euroko 100 `Oparitu Eibar´ txartel zozketatuko ditu Dendarien Elkarteak irailaren 24ra arte

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
30 euroko 100 `Oparitu Eibar´ txartel zozketatuko ditu Dendarien Elkarteak irailaren 24ra arte
ETA KITTO 2023, Ira 12

Oporretako Itzulerak Saria Du! irailaren 4tik 24ra.

Eibarko Dendarien Elkarteko saltokietan erosteagatik,  30€-ko 100 “Oparitu Eibar” txartel zozketatuko ditu Eibarko Dendarien Elkarteak. 

 Zozketan parte hartzeko bi modu daude:

– 60 “Oparitu Eibar” txartel, Eibarko Dendarien Elkarteko Txartelaren bidez zozketatuko dira, Rural Kutxa datafonoaren bitartez, erosketa egiten den unean.
 Oraindik Dendarien Elkarteko txartelik ez baduzu, ez galdu aukera.

– 40 “Oparitu Eibar” txartel zozketatuko dira, zure erosketa-tiketa saltoki bakoitzean dagoen kutxan utzita.

Zozketa irailaren 28an egingo da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »