ScrapAd industria-txatarraren salmentarako plataformak irabazi du On Ekin enpresa negozioen lehiaketa

ScrapAd industria-txatarraren salmentarako plataformak irabazi du On Ekin enpresa negozioen lehiaketa
2020/10/26 eta kitto!
Oztopoak oztopo, aurreko eguenean On Ekin Sariak banatzeko ekitaldia egin zuten Armeria Eskolan. Modu presentzialean ez ezik, ekitaldian telematikoki parte hartzeko aukera ere egon zen. Ekingune ekintzaileen elkartearen eskutik antolatutako enpresa ideia eta proiektuen lehiaketako edizio honetan 15 proposamen lehiatu dira eta hauek dira saritutakoak: ScrapAd industria-txatarraren salmentarako plataforma, LeanStocks makina-erreminta saltzeko eta erosteko plataforma eta Anfibium, enpresen mugikortasun jasangarria kudeatzeko softwarea izan dira.