Supermerkatu berria zabaldu dute Azitaingo gasolindegian

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Supermerkatu berria zabaldu dute Azitaingo gasolindegian
ETA KITTO 2022, Urt 27

Maiatzean DIA supermerkatua zabaldu ondoren, beste denda bat ireki dute gaur Azitain inguruan. Hain zuzen ere, Eroski Rapid supermerkatua zabaldu dute Azitaingo gasolindegiaren eraikinaren barruan.

Dendak 45 metro karratu ditu eta 700 produktu aurkitu daitezke bertan (elikagaiak, edariak, drogeria, lurrindegia…). Gainera, labea dago ogia eta opilak eskaintzeko, kafea hartzeko guneaz gain.

Urteko 365 egunetan egongo da zabalik, astelehenetik barixakura 06:00etatik 22:00etara; eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 08:00etatik 22:00etara. Gainera, Avia Klubeko bazkideek abantailak izango dituzte erosketak egiteko orduan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »